Sei eta hamasei urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoa, izaera sortzailea eta berrikuntza sustatzeko ekimena da First Lego League. Euskal Autonomia Elkarteko 81 talde arituko dira lehiaketan. Helburua da STEAM Hezkuntza (Zeintzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) sustatzea, horretarako gaikako erronkak baliatuz, horien bitartez gazteak ikerkuntzara, arazoak ebazte lanetara eta zientziara erakartzeko.
Aurten, Hydro Dynamics, erronkaren bitartez, lantaldeetako kideek uraren giza-zikloa ikas dezaten nahi da: non eta nola aurkitu ura, nola zuzen garraiatu eta erabili. Opengune eremu bat ere izango da, hots, jende orori zuzenduriko erakusketa eta lantegi gune bat. Orain arte First Lego League Euskadik partehartze marka guztiak hautsi ditu, Estatuko txapelketa handiena bilakatuz.