Soziolinguistika Klusterrak Gasteizko euskararen kale-erabileraren datuak aurkeztu zituen aurreko astean, Oihaneder Euskararen Etxean. Proiektuaren arduradun Olatz Altunak 2016ko emaitzak azaldu zituen.
Besteak beste, Gasteizko kaleetan solaskideen %3,7 euskarazko elkarrizketetan aritu dela diote datuek, eta 1993-2016 urte bitartean, euskararen kale erabilerak 1,2 puntuko igoera izan duela. Hiztunen artean, haurrak (2 eta 14 urte bitartekoak) dira euskara gehien erabiltzen dutenak (%5,9). Gazteen artean (15-24 urte bitartekoak) erabilera %5,3 izan da 2016an. Era berean, haurrak bakarrik euren artean ari direnean erabilera txikia da (%0,9). Heldu batekin ari direnean %7,1era igotzen da.
Azalpen gehiago: Kale-neurketa. Gasteiz, 2016
Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa 2016 from Soziolinguistika Klusterra on Vimeo.