Elvira Zuluetako luxuzko atikoen irregulartasunak ikertzeko batzordea eskatu dute

Erredakzioa 2018ko urt. 29a, 13:26

Luxuzko etxebizitzak kokatzen diren lurzorua, eraiki aurretik. Irudia: Google Maps

EH Bilduk salatu duenez, eraikuntza horiek ez dute araudia betetzen, "hiriko inguru horretan mota horretako atikoak debekatuta daudelako".

Elvira Zulueta kaleko bi eraikinen hirigintza irregulartasunak ikertzeko batzordea eskatu du EH Bildu udal taldeak. Guztira, hamalau etxebizitza dira, eta Prado parkearen pareko kalean daude kokatuta, Elvira Zulueta kalean. Lursaila 4.800 metro koadrokoa da, eta 0R7 eremuan kokatuta dago. Udal talde abertzaleak salatu duenez, eraikuntzaren promotoreak aurkeztutako txostenak ez zuen araudia betetzen, eta honek debekatzen dituen atikoak altxatu dituztela salatu du EH Bildu Gasteizko zinegotzi Antxon Belakortuk.

Hiriko inguru honetako eraikuntzek, legez, egitura konkretu bat izan behar dute; beheko eta goiko solairuak eta estaldura. Baina eztabaida piztu duten etxebizitzek luxuzko lau atiko dituzte, Belakorturen esanetan,  "legez kanpo" daudenak. 

                 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago