Nicolas Bernier-Deslauriers Quebecen jaio eta hazi zen. Australiara bidaiatu ostean, orain urte batzuk Gasteizera etorri zen bizitzera. Euskara eta euskal kultura Quebecen bertan ezagutu zituen, eta "bizitza erabat aldatu" diola aitortu du. Egun, frantsesa irakasten du Hizkuntza Eskolan, eta besteak beste, What the basque irratsaioan parte hartzen du Hala Bedi irratian.