"Ikasleen segregazioaren eragina gizarte apurtu bat da"

Iban Albizu 2018ko urt. 24a, 11:27

Susana Egia eskola publikoko irakasle eta STEILAS sindikatuko langilea Gasteizko ikasleen segregazioaz mintzatu da AleaFMn.

Gasteizko ikastetxe publikoetan atzerrian jatorria dute ikasleen kontzentrazio handia dago; Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntza pilatzen da atzerrian jatorri duen ikasleen %83. Orain egun batzuk Gasteizko udalak haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa-diagnostikoak azaleratu zuen datu hau. 

Susana Egia eskola publikoko irakasle eta STEILAS sindikatuko langilearen esanetan, "Gasteizko ikasleen segregazioaren eragina gizarte apurtu bat da". Arazoa "errotik" konpondu beharra dagoela gaineratu du Egiak, eta diagnostiko bat egitea ez dela nahikoa azaldu du. Izan ere, Gasteizko Udalak eskola kontseiluetan ordezkaritza duen heinean, "konplize izateari utzi" eta egoera salatzeko eskatu diote sindikatutik. 

Era berean, aurreko astean PP udal taldeak eskola barruti bakarra sortzeko eskaera egin zuen, eta Egiaren esanetan, proposamen hau "segregazioaren oinarrizko elementua da". 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago