Giro onean ospatu dute San Anton eguna Gasteizen

Erredakzioa 2018ko urt. 17a, 19:24

Antxon txerria San Pedro elizan bedeinkatu ondoren, zozketa egin dute udaletxean.

Tradizioari jarraiki, urtarrilaren 17an San Anton eguna ospatu da. Etxeko animalien zein txerriaren bedeinkapena, musika, puzgarriak, txokolatea eta San Anton zozketa izan dira egitarauaren osagai nagusiak.

18:30ean San Antoneko zozketa egin dute, Gasteizko udaletxeko areto nagusian. Bertan izan dira Irene Agripino, 88 urtekoa, eta Anastasio Martin, 79 urtekoa,  eta zozketaren zenbakiak ateratzeko arduradunak izango dira. Eguneko beste protagonistak, berriz, Antxon du izena, San Pedro elizan bedeinkatu duten 300 kiloko txerria, hain zuzen ere.

 

Zenbaki saridunak

1. Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta: 00507

2. Bidaia Kanaria Handira, 6 gau, bi pertsonarentzat: 07523

3. Andalustar legatuaren hiriburuak, 7 egun, bi pertsonarentzat:  19381

4. Asteburua Arnedillo bainuetxean, bi pertsonarentzat:  06587

5. Kirol materiala erosteko bonoa: 19067

6. Principal antzokirako denboraldi abonamendua, bi pertsonarentzat: 22409

7. Tablet PC 10.1”: 29497

8: Liburu elektronikoen irakurgailua: 18048

9. Liburuak erosteko bonoa: 08559

10. Etxebizitza Plus Asegurua Laboral Kutxa (urtebete):  21771

 

 Txokolatezko txerrien zozketa

– Haur Hezkuntza: 180 (Umandi ikastola)

– Lehen Hezkuntza:l 532 (San Prudencio ikastetxea)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago