Ruben Lucas Garcia diseinatzaile murtziarraren kartelak iragarrriko ditu aurtengo Gasteizko inauteriak. Lanak Miau izena du, eta lau obra finalisten artean aukeratu dute.
Kartel irabazlea bi fasetan aukeratu da: lehen fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak (DIGA) aukeratutako hiru adituk osatutako epaimahaiak lau kartel finalista hautatu ditu, 46 egilek lehiaketara aurkeztutako 54 lanen artetik. Bigarren fasean, finalisten artetik Miau lema duena jo da irabazletzat, botoen %80 lortu baitu. Egileen %44 bertakoa da.
Epaimahaian, Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, eta Gasteizko Arte eta Diseinuko goi mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialdea BHI (Arte Batxilergoa) izan dira. Aurten, berritasuna izan da ikastetxeetan berek antolatutako partaidetza-prozesu baten bidez erabaki dutela azken botoa (bat ikastetxe bakoitzeko).
Otsailaren 1etik aurrera, lan hauek ikusgai izango dira Lakua, Ibaiondo eta Pilar gizarte etxeetan.
Irabazlea
Finalistak