Tradizioari jarraiki, urtarrilaren 17an San Anton eguna ospatuko da. Etxeko animalien zein txerriaren bedeinkapena, musika, puzgarriak, txokolatea eta San Anton zozketa izango dira egitarauaren osagai nagusiak.
Guztira, 30.000 txartela salduko dira zozketarako. Irene Agripino, 88 urtekoa, eta Anastasio Martin, 79 urtekoa, zozketaren zenbakiak ateratzeko arduradunak izango dira, Gasteizko udaletxean egingo den zozketan. Eguneko beste protagonistak, berriz, Antton du izena, San Pedro elizan bedeinkatuko duten 300 kiloko txerria, hain zuzen ere.
Egitaraua
17:00- 18:30: Gargantua eta puzgarriak, Plaza Berrian.
17:15: Espainia plazatik San Pedro parrokiara bezperetarako irteerarekin. Erraldoi eta buruhandiak Udal Txistulari Bandak eta Udal Folklore Akademiako gaitero, txistulari eta trikitilariek lagundurik joango dira
17:30: Txerriaren bedeinkapena eta Bezperetako elizkizuna San Pedro parrokian. Bezperetako irteeran, Plaza Berrira, kalejiran
17:45: Txokolate banaketa Plaza Berrian. Dantza Plazan
18:00: Zozketa, Udaletxeko Areto Nagusian
18:30: San Anton Txikiren zozketa
18:50: Zezen-suzkoak
19:00: Jai amaiera
Zozketarako txartelak
Zozketarako txartelak 0,60 euroan saltzen dira, leku hauetan: San Prudentzio egoitzan, elikagai azoka, gizarte etxeetan, Laboral Kutxa, La Union tabernan, La Peña Dulce gozotegian, Abendaño dastategian, eta urtarrilaren 17ra arte, Urrezko Zeledonen plazako salmenta gunean.
Sarien artean, ezkur txerri iberikoaren produktu sorta eta Kanaria Handiara bidaia aurkitzen dira.