'Martxoak 3' elkartearen egoitza erasotu dute

Erredakzioa 2018ko urt. 8a, 09:51

Ezezagunek Zaramagan kokatzen den elkartearen egoitzaren atea apurtu zuten, larunbatean.

Martxoak 3 elkartearen egoitza erasotu zuten larunbatean. Elkarteak jakinarazi duenez, ezezagun batzuk Zaramagan kokatzen den egoitzaren atea apurtu zuten. Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Twitter erabili du erasoa salatzeko, eta bertan, ohartarazi duenez, erasotuak izan arren,  "ezingo dute inoiz memoriarekiko dugun konpromisoa apurtu". Hala, indar gehiagorekin lanean jarraituko dutela gaineratu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago