Huntza taldeko Josune Arakistain izango da 'SolasAlean' saioan

Erredakzioa 2018ko urt. 12a, 15:36

Irantzu Lekuek eta Olatz Alonsok gidatuko dute urtarrileko elkarrizketa irekia, Eraldaketa sortzaileON afera egitasmoarekin elkarlanean antolatu dena.

Urtarrilaren 18an Huntza taldeko trikitilari eta abeslari Josune Arakistain gaztea izango da SolasAlean saioaren gonbidatua. Hala, elkarrizketa irekien zikloak emakume sortzaile gaztea gertuagotik ezagutzeko proposamenarekin abiatuko du urtea. Oraingoan saioa Eraldaketa sortzaileON afera egitasmoarekin elkarlanean antolatu da. Horiek horrela egitasmo honen sustatzaileak diren Irantzu Lekuek eta Olatz Alonsok gidatuko dute elkarrizketa. Hori bai, betiko moduan publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide