Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak 11:00etan iritsi dira Gasteizko tren geltokira. Bertatik, udaletxera joan dira ohiko agurra egitera, 11:20an. Ondoren, Goiuri jauregira joango dira (Frai Zacarias Martinez kaletik sartu behar da) eta bertan haurrak hartuko dituzte 12:15etik 18:00etara bitartean (ordu erdiko atsedenaldia egingo dute, 14:00etatik 14:30era).
Desfilea 19:00etan abiatuko da, Bilbo plazatik, eta ibilbide hau egingo du: Frantzia kalea, Bake kalea, Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramon y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea; Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearekiko bidegurutzean bukatuko da.
Guztira 390 pertsonek hartuko dute parte, tartean, Udal Musika Banda, Elkarte Afroamerikarra, Kalez Kale Vitoria-Gasteiz, Abetxukuko Inauterietako Konpartsaren Elkartea, La Esperanza eskaut taldea eta Serezade.