Laugarren urtez, Kolonbian desargertu zen Borja Lazaro gasteiztarra gogoratu dute Gasteizen. Elkarretaratzea igandean izan da, Urrezko Zeledonen plazan. Ehunka lagun elkartu dira plazan, Lazaroren familiari elkartasuna adierazteko. Bertan izan dira senideak eta lagunak, eta horiekin batera, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Ramiro Gonzalez diputatu nagusia, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Javier de Andres, Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Heredia eta Paco Lobaton eta Anabel Carrilo, QSDGLobal fundazioaren presidente eta zuzendaria. Izan ere, erakunde honek lan handia egiten du desagertutako pertsona eta haien familien alde.
Elkarretaratzean parte hartu dutenek Lazaroren bilaketa lanek jarrai dezaten eskatu dute, bere desargerpenetik lau urte igaro direnean.
Kolonbian desagertuta
Lazaro ingeniari informatikoa eta argazkilaria zen, eta 2013ko urriaren 6an Hegoamerikara abiatu zen, bidai luze bati ekiteko. 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean, El Cabo de la Vela izeneko herrian zegoela, desagertu zen.