Hegoaldeko Gabonetako parkea, haurrak hartzeko gertu

Mirian Biteri 2017ko abe. 27a, 09:08

Urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik 'munduari bira' emateko abentura parkea.

Egunean bi saio izango dira: goizean, 10:00etatik 14:00etara; eta arratsalean, 16:30etik 20:30era . Abenduaren 31n, goizez bakarrik egongo da zabalik; eta urtarrilaren 1ean, berriz, itxita.

Barruan, honako jarduera eta atrakzioak topatuko dituzte umeek: jauziak, tren siberiarra, F1eko simulagailuak, errealitate birtualerako betaurrekoak dituzten kontsolak, lantegiak, puzgarriak, ludoteka edo uretako jarduerak, besteak beste. Kanpoan, berriz, aerogiroa, tirolina, kart pista, auto elektrikoen pista txikientzat, segway zirkuitua, globo aerostatikoa edota itsasontzi telegidatuak jarriko dira. Parkean barrena, gainera, txiki trena ibiliko da..

Umeentzako sarrera 2,5 eurokoa izango da goizean; eta 3 eurokoa arratsaldean. Laguntzaileek euro bat ordainduko dute. Enpresak webgunea eskaintzen du sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko.

Bestalde, iaz bezala, behar bereziak dituzten lagunentzat begirale espezializatuak izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago