Udal Musika Eskolak, Mugarik gabeko Musikariak elkartearekin batera, abiatutako Instrumentuen Bankuak lehen emaitzak eman ditu. Izan ere, urrian egindako deialdiaren ondorioz, gasteiztarrek 45 instrumentu eman dituzte dohaintzan, Siriako musika eskoletara eramateko. Horietako asko tamaina handikoak dira, eta beste hiri batzuetatik bidalitakoak ere jaso dituzte, Valentziatik esaterako. Horiei gehituko zaizkie ekimenaren berri izan ondoren harekin bat egin duten beste batzuek bildutakoak ere: Bilbo, Donostia eta Iruñeko eskolak, eta Musika Eskolen Elkartea (Bermeo, Erandio, Udaberria, Santurtzi, Ermua, Berriatua, Tobera, Zarautz, Galdakao, Lekeitio).
Siriar jatorriko Gani Mirzo musikari kurdua arduratuko da materiala helmugan entregratzeaz eta erabileraren jarraipena egiteaz.