Gabonak 2017

Olentzerok eta Mari Domingik ilusioz bete dituzte Gasteizko kaleak

Erredakzioa 2017ko abe. 24a, 20:41

Haiekin batera, besteak beste, erraldoien konpartsa, baserritarrak, buruhandiak eta galtzagorriak izan dira.

Iparralde gizarte-etxetik abiatu da Olentzero eta Mari Domingiren desfilea. 18:00etan jarri dira martxan, eta Legutioko atetik, Frantzia kaletik eta Olagibel kaletik igaro dira Espainia plazara iritsi arte. Horren ostean, Mari Domingik eta Olentzerok agurra egin dute 19:00etan, udaletxeko balkoi nagusitik. Haiekin batera, besteak beste, erraldoien konpartsa, baserritarrak, buruhandiak eta galtzagorriak izan dira. Guztira 375 lagunek hartu dute parte desfilean; tartean, Folklore Akademia, Arabako Dantzarien Biltzarra, Indarra, eta Kalez Kale Kaleko Heziketarako programa.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago