Gabonetako Loteriaren bigarren sariaren zati bat, Gasteizen

Erredakzioa 2017ko abe. 22a, 11:28

Dezimo bakarra izan da, Navarro Villoslada kaleko loteria administrazioan saldu dena.

Gabonetako Loteriako bigarren sariaren (51.244) zati bat Gasteizen jausi da. Zehazki, Navarro Villoslada kaleko loteria administrazioan izan da, eta dezimo bakarra saldu dute. Serie bakoitzak 1.250.000 euroko saria du, hortaz, dezimo bat duenak 125.000 euro poltsikoratuko ditu. Loteria dendako arduradunak adierazi duenez, makina bidez saldu da dezimo sariduna.

Araban, 54 euro biztanle bakoitzeko

Gabonetako Loterian, arabar bakoitzak, batez beste, 54,28 euro gastatu ditu; guztira, 17,5 milioi euro dezimoetan. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago