Afrika oinarri duen horma-irudi berria egin dute

Erredakzioa 2017ko abenduaren 20a

Ur-biltegiaren parean egin dute murala.

Fill in Culture taldeak egin du, eta Manuel Iradier elkarte afrikanistaren #Kontrastafrika ekimenaren barruan dago kokatuta.

Gasteizko Alde Zaharrak horma-irudi berria estreinatu du, zehazki, San Frantzisko Javier kantoian, ur-biltegiaren parean. Fill-in-Culture taldearen lana da, eta #Kontrastafrika ekimenaren barruan dago kokatuta. Manuel Iradier elkarte afrikanistak eta Enrique Gomez fotokazetariak abian jarritako egitasmo honek giza eskubideak, sorkuntza artistikoa eta Afrika elkartu ditu, eta besteak beste, erakusketa bat antolatu dute Montehermoson. Sei gunetan dago banatuta; horietako bost zentzumenei eskainia. Izan ere, Afrikako herrialdeetako biztanle askok bizitako egoerak eta giroa berregin dituzte, ikusleak sentitu ditzan.

Azkeneko aretoan Kike Gomez fotokazetariak Afrikako kontinentean barrena egindako azken bidaietako argazkiak daude ikusgai. Horietako batzuk oinarri hartu dute Fill-in-Culture taldeko artistek, kaleko horma-irudia egiteko.

Erakusketa urtarrilaren 7ra bitartean izango da zabalik.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago