Azken 60 urteetan bezala, Gabon Gauaren bezperako ostegunean, egingo da Gabonetako Nekazaritza Azoka. 140 saltoki izango ditu, eta 114 saltzailek hartuko dute parte. Eskaintza gastronomikoa, beraz, zabala izango da, eta horrez gain, hegaztiak eta artisautza produktuen erakusketa izango da. Elikagaiak eta nekazaritza produktuak eta hegaztiak Plaza Berrian izango dira; artisautza produktuak, berriz, Lehendakari Agirre kalean.
Aurten 114 saltzailek hartuko dute parte azokan, 140 postutan banatuta. Azoka goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko laurak arte luzatuko da.