Pertsona guztien eskubideak aldarrikatu dituzte migratzaileen egunean

Erredakzioa 2017ko abe. 19a, 10:00

Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo.

Abenduaren 18an Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hori dela eta, atzo, Sareak Josten plataformak Eskubideak Argitara lelopean, ekimena antolatu zuen Andre Maria Zuriaren plazan. Besteak beste, flashmob bat egin zuten, Atlantico Beltza abestiaren erritmopean, "pertsona guztiek eskubide guztiak izan behar dituztela" aldarrikatzeko.

Ekintza honen bitartez etorkinek izaten dituzten arazoak gogora ekarri dituzte, "bai jaioterritik ateratzerakoan edo bidaietan topatutakoak, bai iristen garenean jasaten ditugun eskubideen urraketak". "Guztion artean zurrumurruak argitzera eta jarrera arrazisten kontra egitera" animatu dituzte herritarrak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago