Pupu eta Lore baserriko ganbarara igo dira jolastera. Kantu, irri, jolas eta solasean ariko dira pailazo txikiak ia ordubeteko saioan, Xabier Zabalak musikatutako Joxan Ormazabalen olerkiak oinarri hartuta. Katxiporreta taldearen lana da. 2-8 urte (heldu batek lagunduta). Antzokira joateko gonbit-txartela jaso behar da. Gonbit-txartelak ikuskizunaren egunean gizarte etxean 16:30tik Aurrera. Heldu batek gehienez 4 gonbit-txartel hartu ahalko ditu, lekuak bete arte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.