Genero indarkeria leporatuta, 43 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean. Gasteizko autobus geltokian eraso zion gizonak bikotekideari, kolpe eta ostikoekin. Horrez gain, bertan zeuden pertsona batzuek gizonaren jarrera aurpegiratu zioten, eta mehatxuak jaso zituzten erasotzailearen aldetik. Ondorioz, udaltzainek atxilotu eta epailearen esku utzi zuten gizona.
Beste alde batetik, atxilotze eskaera judiziala zuen 24 urteko gizon bat atxilotu dute Alde Zaharrean, eta gaur bertan geratu da epailearen esku.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.