Linea periferikoan ezarriko dute autobus elektrikoa

Erredakzioa 2017ko abe. 15a, 10:16

Autobus elektriko adimenduna 2018. urtearen hasieran lizitatuko dute. Hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geltoki egongo dira, noranzko bakoitzean.

Gasteizen autobus elektrikoa ezartzeko proiektua osatu dute dagoeneko, eta 2018. urtearen hasieran lizitatuko dute, 42.850.000 euroko aurrekontuarekin. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko dute; hots, Jaurlaritzak %65a jarriko du eta Aldundiak eta Udalak %17,5a bakoitzak.

Bestetik, hiri barruko garraio sarea aztertu ondoren, TUVISAk bidaiari gehien dituen ibilbidea 2. linea (periferikoa) dela ikusi du; horrenbestez, linea hori aukeratu dute proiektua ezartzeko. Hala, autobus elektrikoak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta bertan, 24 geltoki jarriko dituzte, ohiko geltokiak egon diren kokalekuan. Gainera, itxaron beharreko denbora edo beste linea batzuekin dauden konexioen inguruko informazioa emango duten LCD pantaila handiagoak jarriko dituzte.

Berrikuntza bezala, geltokian bertan balioztatu eta erosi ahal izango dira bidaia-txartelak, eta baita Bat txartela ere. Era berean, Bat txartela autobus geltokiko, Mendizorrotzeko eta Bulebarreko geltokietan eskuratzeko aukera izango da.

Guztiz elektrikoak izango diren hamabi eta hemezortzi metroko luzera duten autobusak gehituko dira, bide-gurutzeetako semaforoetan lehentasuna izango dute eta errail erreserbatutik zirkulatuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide