Zebrabidea eskatu dute Mariturri eskolako sarreran

Erredakzioa 2017ko abe. 15a, 10:45

Ikastetxeko sarrera "oso arriskutsua" dela azaldu dute ikastetxeko familiek.

Mariturri eskolako familiek ikastetxeko sarreran zebrabidea jartzeko eskatu diote Gasteizko Udalari. Horretarako, protesta egin zuten atzo arratsaldean, eta zebrabide bat irudikatu zuten. Bertan azaldu zuten moduan, eskaera ez da berria, eta orain urte bete baino gehiago helarazi zioten Udalari. Hala ere, ez dute erantzunik jaso. Eskolara sartzeko sarrera "oso arriskutsua" dela azaldu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago