Gasteizek lehenengo jardunaldi filosofikoak hartuko ditu, Filosofia plazara lemapean, abenduaren 19an eta 20an. Agora Filosofia elkarteak antolatu du ekimena, "filosofia gelako mugetatik ateratzeko", eta hainbat dira prestatu dituen ekintzak, tartean, lantegiak ikasleekin eta gau filosofikoak.
Ikasleei zuzendutako tailerretan, filosofiak artearekin, feminismoarekin, zientziarekin edota antzerkiarekin dituen harremanetan sakonduko dute. Era berean, zenbait galderei erreparatuko diete, besteak beste, Iritzi guztiek dute balio bera? edo Zer da jakintsu izatea?.
Horrez gain, Oihaneder Euskararen Etxeak hartuko duen Hezkuntza: aldaketaren eragile? mahai-inguruan hezkuntza eredu ezberdinen gainean eztabaidatuko dute.
Gau filosofikoak
Gauean, tabernak solasaldi filosofiko interesgarriak izateko leku bilakatuko dira. Hala, datorren asteartean, Dazz tabernak lehen gau filosofikoa hartuko du, Miren Camisonekin. Ostegunean, Harria tabernan izango da, kasu horretan, Mikel Askunzarekin. Ondoren, Jaio Kantaktrizen kontzertua izango da bertan.
EgitarauaAbenduak 19
DBH eta Batxilergoko ikasleentzako tailerrak
Artium museoan, 10:30ean
Filosofia eta Zientzia (Arantzazu Etxebarria) eta Filosofia eta Antzerkia (Blanka Ruiz eta Oihan Martirena)
Filosofia eta Feminismoa (Arantza Campos) eta Filosofia eta Artea (Miren Camisón)
Heziketa, eraldaketarako motorea? solasaldi filosofikoa
Oihaneder Euskararen Etxea, 19:00etan
Parte hartzaileak: Miren Camisón (filosofoa), Ibai Iztueta (irakaslea), Jon Sarasua (soziologoa), Ana Santamaría (pedagogia alternatiboak)
Gau filosofikoa Miren Camisonekin (Haur prebentzioan aditua eta filosofoa)
Dazz tabernan 21:00retan.
Abenduak 20
Filosofia plazara ikasleentzako lantegiak
Berritzegunea, 10:00etan
Iritzi guztiek berdin balio dute?, Desobedientzia zilegia ote da?, Nola bizi heriotza? Zer da jakintsua izatea?
Gau filosofikoa Mikel Askunzerekin
Harria taberna, 19:00retan
Ondoren, kontzertua: Jaione Kantaktriz
|