Gaur goizean hasi dira Txagorritxun kokatutako espazioa egokitzeko lanak. Hesia jarrita dago dagoeneko, itxi egin da ibilgailuentzako sarbidea, eta kontratatutako enpresak obra-etxola jarri du. Hain zuzen ere, Balgorza da obrak egingo dituen enpresa. 270.973,11 euroko eskaintza egin zuen, BEZ barne.
Lursailak 5.500 metro koadro ditu. 182 lekuetatik, 171 autoentzat izango dira, lau mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Motozikletentzako zazpi leku jarriko dira, eta lau lorategi eremu.
Bi hilabete eta erdiko iraupena
Lanak gauzatzeko epea bi hilabete eta erdikoa izango da. Lursaila elurrez estalita dagoenez, eta putzuz beteta, egun batzuk igaroko dira oraindik makinak bertara sartu aurretik.