Arabako ALEA aldizkariko erredakzioa bisitatu dute gaur goizean Gasteizko Urkide ikastetxeko 80 gaztek. Urkide Times izeneko albistegi digitala egingo dutela eta, gertuko komunikabide bat barrutik ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.
Papereko aldizkaria nola egiten den ezagutzeaz gain, on-line edizioaren funtsen berri izan dute; era berean, sare sozialen kudeaketaz eta newsletter-ren erabilpenaz aritu dira bi erredaktorerekin.