Datorren abenduaren 14an, 19:30ean, Etorkizun inperfektua(k) – Distopia eta zinea izeneko zikloa hasiko da, Montehermoso kulturuneak Donostia Kulturaren eta Euskal Filmotekaren lankidetzarekin antolatuta. Zikloari hasiera emateko Ridley Scottek zuzendutako Blade Runner proiektatuko da.
Apirilaren 25era arte luzatuko da zikloa, eta hamar saio bilduko ditu. 1927. urtetik 2003. urtera bitartean egindako hamar film proiektatuko dira, distopien munduari modu ezberdinetak heltzen dizkioten lanak.
Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelerazko azpitituluekin.
- Abenduak 14 Blade Runner (1982). Ridley Scott. AEB.
- Abenduak 20 Metropolis (1926). Fritz Lang. Alemania
- Urtarrilak 24 Animal Farm (1954). John Halas, Joy Batchelor. Erresuma Batua
- Urtarrilak 31 Le Procès (1962). Orson Welles. Frantzia-Italia-AEF
- Otsailak 7 El señor de las moscas (Lord of the Flies,1963). Peter Brook. Erresuma Batua
- Otsailak 21 Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution (1965). Jean-Luc Godard. Frantzia-Italia
- Martxoak 7 Fahrenheit 451 (1966). François Truffaut. Erresuma Batua
- Martxoak 21 Sleeper, (1973). Woody Allen. AEB
- Apirilak 11 1984. Michael Radford. Erresuma Batua
- Apirilak 25 Le Temps du loup (2003). Michael Haneke. Frantzia-Austria-Alemania
Distopia eta zinema
RAEren arabera, distopia etorkizuneko gizarte baten fikziozko errepresentazioa da, giza alienazioa eragiten duten ezaugarri negatiboak dituen gizarte batena. Distopia terminoak fikzio bat ematen digu aditzera. Fikzio horrek xehetasunez deskribatzen du gizarte futurista bat. H. G. Wells, George Orwell, Aldous Huxley, Karel Čapek edo J. G. Ballard bezalako idazleen legatutik abiatuta, ahalmen handiko diskurtso distopikoa eraiki du zineak artearen arloan izan zituen hastapenetatik oso gai polemikoei heltzean: autoritarismo politikoa, desberdintasun sozialak eta autokrazia ekonomikoa, besteak beste. Zinean, berriz, Fritz Lang, Ridley Scott, Stanley Kubrick, Jean-Luc Godard, Orson Welles, François Truffaut eta Peter Brook dira ezagunenak.