Adinekoentzako ibilbide seguruak sortu dituzte

Erredakzioa 2017ko aza. 17a, 10:13
Ibilbide segurua pegatina laranjekin dago seinaleztatua.

Pilar eta Landazuri auzoetan, pertsona nagusiek laguntza eskainiko dieten saltoki eta establezimenduak topatuko dituzte.

Pilar auzoan adinekoak lasaiago ibiliko dira hemendik aurrera, izan ere, lagungarriagoak eta irisgarriagoak diren ibilbide seguruak estreinatu dituzte. Bertan, laguntza eta tratu hurbila eskainiko dieten saltokiak eta bestelako establezimenduak aurkituko dituzte. Modu horretan, auzoa pertsona nagusientzako ingurune adiskidetsuago bihurtuko da. Ibilbide hauek adinekoen autonomia sustatzen dute, eta auzoko leku esanguratsuenetatik segurtasunez mugitzeko aukera ematen diete. Bidea pegatina laranjekin dago seinaleztatua (faroletan, bankuetan eta kalean), ibilbidea nondik doan adierazteko. Establezimentuetan, berriz, Euskadi Lagunkoia zigilua egongo da ikusgai. 

"Etxetik atera eta harremanak izatera gonbidatzen zaituzten inguru batean mugitu ahal izan zaitezten nahi dugu. Premiarik izanez gero nora jo dezakezuen jakitea nahi dugu", azaldu die Peio Lopez de Munain Gizarte Politiken Saileko zinegotziak Konstituzio plazan Pilarreko ibilbide segurua ezagutzeko bildutako pertsonei.

Pilar auzoko ibilbideaz gain, Landazuri inguruan beste bat diseinatu dute, eta adinekoek berek hartu dute parte bietan. Horiez gain, 23 erakundek lagundu dute; tartean, saltokiak, osasun zentroak, gizarte etxeak eta ikastetxeak. Prestakuntza-ikastaro bat egin ondoren, Euskadi Lagunkoia zigilua jaso dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide