Podemos eta EH Bilduren kontrako pintadak egin dituzte

Erredakzioa 2017ko aza. 13a, 11:35

Podemoseko Gasteizko egoitzan agertu dira pintadak. / Irudia: Podemos Gasteiz

Alderdi moreak Manuel Iradier kalean eta EH Bilduk Posta kalean duen egoitzetan agertu dira pintadak.

Gaur goizean, Podemosen Gasteizko egoitzan alderdi morearen aurkako pintadak agertu dira. Erasoa Manuel Iradier kalean duen lokalean gertatu da, eta zehazki, alderdiak Kataluniako gatazkan hartu duen jarrerari lotutako pintadak dira. Cataluña es España, vertedero municipal eta asquerosos idatzi dute erasotzaileek, alderdiaren egoitzaren atean eta leihoetan. Gasteizko Podemos alderdiak berak eman du gertaeraren berri, sare sozialen bitartez.

Era berean, atzo EH Bilduren Gasteizko egoitzaren atean Etarras dioen pintada agertu zen, Posta kalean.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago