Gaur goizean, Podemosen Gasteizko egoitzan alderdi morearen aurkako pintadak agertu dira. Erasoa Manuel Iradier kalean duen lokalean gertatu da, eta zehazki, alderdiak Kataluniako gatazkan hartu duen jarrerari lotutako pintadak dira. Cataluña es España, vertedero municipal eta asquerosos idatzi dute erasotzaileek, alderdiaren egoitzaren atean eta leihoetan. Gasteizko Podemos alderdiak berak eman du gertaeraren berri, sare sozialen bitartez.
Era berean, atzo EH Bilduren Gasteizko egoitzaren atean Etarras dioen pintada agertu zen, Posta kalean.