Sick Of It All eta Madball, Gasteiz Calling jaialdian

Erredakzioa 2017ko aza. 6a, 17:18

Datorren asteburuan punk eta hardcore musikaren jaialdia egingo dute hirugarrenez, Iradier Arenan.

Datorren asteburuan izango da Gasteiz Calling jaialdiaren hirugarren edizioa Iradier Arenan. Punk eta hard-core musikarik onena eskaintzera datorren hitzorduak bi eguneko iraupena izango du, aurreko edizioetan ez bezala, eta bertan, tokiko eta nazioarteko 20 taldek kontzertuak eskainiko dituzte. Besteak beste, Sick Of It All, Madball, Perkele eta Sham 69 taldeak arituko dira hilaren 10 eta 11 bitartean. Bi egunetako bonoa dagoeneko eskuratu daiteke, 59 euroan. 

Horrez gain, Jimmy Jazz aretoak Warm Up Party izeneko ekitaldia antolatu du ostegunerako, hilaren 9a. Cro-Mags, Peter and the Test Tube Babies, The Hardknocks eta Toxix Shock izango dira aretoan, punk eta hardcore musikaren jarraitzaileak astebururako prestatzen has daitezen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide