Abendura bitartean, Gasteizko Gaztetxea konpontzeko lanak egingo dituzte. Eraikina prest utzi nahi dute gaztetxeko kideek, datorren urtean ospatuko duten 30.urteurrenerako. Besteak beste, teilatua konpontzen ari dira.
Sare sozialetan zabaldu dutenez, edonor joan daiteke laguntzera, eta bertan izango dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 18:00etara.