Leire Zugazua Urturi, Gasteizko herritarren defendatzaile berria

Erredakzioa 2017ko urr. 24a, 13:32

Udal talde politikoek aho batez  erabaki dute, Eledunen Batzarrean.

Leire Zugazua Urturi (une honetan Sindikoaren Bulegoko goi-mailako teknikaria) izango da Gasteizko herritarren defendatzaile berria, Martin Gartziandiaren agintaldia amaitzen denean. Horixe erabaki dute talde politikoek aho batez Eledunen Batzarrean.

Herritarren defendatzaile berria Zuzenbidean lizentziaduna da, eta teknologia berrien alorreko goi mailako ikasketak ditu. Enpresa pribatuan aritu ondoren, Leire Zugazua 2007an sartu zen Gasteizko Udalaren plantillan, Udalbatzaren Idazkaritza Nagusiarekin lotutako zereginetan. 2013az geroztik, Sindikoaren ondokoa izan da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago