3.368 lagunek bozkatu dute aurrekontu parte-hartzaileetan

Erredakzioa 2017ko urr. 23a, 17:25

Gasteiz Hobetuz programan aukeran jarri diren 60 proiektuetatik, 16 hautatu dituzte, eta 2018 eta 2019an egingo dira. 

Orotara, 3.368 lagunek bozkatu dute Gasteiz Hobetuz programan. Lehiatu direnen 60 proiektuetatik, 16 aukeratu dituzte, eta 2018an eta 2019an egingo dituzte. Hauek izan dira behin-behinean onartutako proiektuak:

-Nerabeentzako aire zabaleko espazio ludikoak Ibaiondon eta Lakuabizkarrean.
-Eraztun Berdea ixtea Zabalganetik Armentiako basoraino.
-Connect Ibailakua, belaunaldien arteko parkea aire zabalean.
-Bastida kalea oinezkoentzat bihurtzea.
-Kirol zelaiak Aldaian.
-Alde Zaharra: Haurren Auzoa.
-Ospitale plaza eraberritzea.
-Ortubi, hiri-baratze berria Zabalganean.
-Zabalgana jolas-parke berdea.
-Triana-Salburua zatia argiztatu eta asfaltatzea, eta traba arkitektonikoak kentzea.
-Gurpil-aulkientzako irisgarritasuna oinezkoen pasabideetan.
-Berdintasunerako eta Jabekuntzarako eskola txikia.
-Bide irtenbideak Lakuabizkarrean eta Ibaiondon.
-Oinezkoentzako pasabidea hobetzea Honduras kalearen eta Konstituzio plazaren artean.
-Txiringitoa eta mahaiak Arriagako parkean.
-Malizhaeza kalea eraberritzea.

Iaz baino 1.125 boto gehiago izan dira, eta Partaidetza eta Gizarte etxeen zinegotzi Isabel Martinezek herritarren partaidetza nabarmendu du: "Goranzko inertziak erakusten digu bide onetik goazela, herritarrek gero eta gehiago ezagutzen baitute programa, gehiago hartzen dute parte, eta bozkatu egiten dute".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide