Immigrazioa, baleazaleak eta musika, Euskal Dokumentalaren Astean

Erredakzioa 2017ko urr. 20a, 09:10
Euskal ekoizpenak ikusteko aukera eman du Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak.

Proiekzioak urriaren 23tik 28ra izango dira, 20:00etan, Vital Fundazioa aretoan.

Astelehenean hasiko da Euskal Zinema Dokumentalaren III. Astea. Besteak beste, euskal baleazaleak, immigrazioa eta rock and rolla izango ditu hizpide.

Urriaren 23tik 28ra bitartean, gai oso anitzeko sei dokumentalen emanaldi eta aurkezpenak egingo dituzte, Vital Fundazioa Aretoan, 20:00etan. Gainera, jardunaldi bakoitzaren amaieran, solasaldi interesgarrietan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Hala, Euskadiko profesionalek zuzendutako dokumental onenak bilduko ditu ekimenak; tartean, Leire Apellanizek El último verano dokumentala aurkeztuko du; Aitor Aspek, berriz, euskal baleazaleei buruzko lana, Baskavigin, la matanza de los balleneros vascos izenekoa. Bestetik, Juanma Bajo Ulloak, Azkena Rock jaialdiak duen urteroko hitzorduari men eginez, Rocknrollers lana aurkeztuko du, musika mota honekiko pasioari buruzko hausnarketa egiteko gonbita luzatuz.

Emanaldi guztien sarrera doakoa da, eta sartzeko aukera eserlekuak bete arte izango da. Egitarau osoa Vital Fundazioaren webgunean ikusgai dago. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide