Katalunian izandako azken atxiloketak gaitzetsi dituzte gasteiztarrek

Erredakzioa 2017ko urriaren 18a

Jordi Cuixart Omnium Culturaleko eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteen atxiloketak salatu dituzte.

Gasteiztarrek babesa adierazi zieten, atzo iluntzean, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteei, Gure Esku Dago dinamikak Junts eta Gu beti Kataluniarekin lelopean deitutako elkarretaratzean. Bertaratutakoek bi erakunde horietako presidenteen espetxeratzea salatu zuten. 

EAJ, Podemos, Irabazi eta EH Bildu taldeetako zenbait ordezkari izan ziren protestan. Gaur, atxiloketen aurkako adierazpena onartuko du Gasteizko Udalen Eledunen Batzarrak. Testu honek ez du PP udal taldearen babesa jasoko, eta ikusteke dago zein izango den PSE taldearen jarrera. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago