Elkartasuna adierazi diete Galiziari eta suteen biktimei

Erredakzioa 2017ko urriaren 18a

Irudia: EH Bildu Gasteiz

Dozenaka lagun elkartu dira Andre Maria Zuriaren plazan, Gasteizko Galiziako zentroak zabaldutako deialdian.

Dozenaka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Andre Maria Zuriaren plazan, Gasteizko Galiziako zentroak deituta, azken egunotan Galiziak pairatu dituen suteak salatzeko eta horren eraginez izandako biktimei elkartasuna adierazteko. Izan ere, lau pertsona hil dira Galizian, suteen ondorioz. 

Elkarretaratzean testu bat irakurri dute, suteen atzean "ezkutatzen diren interes ekonomiko ilunak" salatuz.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago