'Vitoria, 3 de marzo' pelikularen grabaketa, barrutik

Erredakzioa 2017ko urr. 16a, 15:37

Alea pelikularen grabazioan izan da, Los Angeles elizan birsortu diren langileen batzordeak.

Martxoak 3ko gertakizunak kontatuko dituen filma grabatzen hasi dira Gasteizen. Urriaren 9an ekin diete filmaketa lanei, eta bost edo sei astez luzatuko da filmazioa. Zenbait eszena grabatzeko, gasteiztarren parte hartzea eskatu dute filmeko arduradunek eta Martxoak 3 elkarteak.

Pelikularen nondik-norakoak gertutik ezagutzeko, Alea pelikularen grabazioa izan da, zehazki, Los Angeles elizan. Bertan, 1976ko martxoaren 3a baino lehen egin ziren langileen batzordeak birsortu dituzte. Datozen egunetan, pelikula grabatzen jarraituko dute Gasteizko leku ezberdinetan, eta urriaren 30eko astean, esaterako, Martxoak 3ko gertakizunak izan ziren Zaramaga auzoko elizara eramango dute grabaketa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago