Auto bat harrapatuta geratu da Goiuriko eskaileretan

Erredakzioa 2017ko urriaren 16a

Abuztutik hona, bi aldiz gertatu da horrelako istripua, eta horren eraginez, Udalak seinaleztapena hobetzea erabaki du.

Udalak Goiuri jauregiko eskaileraren garraioentzako seinaleztapena hobetuko du, gidariek beren autoekin bertara sartzea ekiditzeko. Izan ere, gaur bertan, auto bat jauregia eta Aihotz plaza lotzen dituen eskaileretan geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira bertatik ateratzeko. Gaurko istripua ez da lehena izan. Abuztuan, beste kotxe bati gauza bera gertatu zitzaion, GPSaren oharrak jarraitu ostean.

Horren eraginez, Gasteizko udalak leku horretan seinaleztapena hobetzeko txostena egingo du.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago