Gasteizko antzerki talde amateurren lanak, auzoetan ikusgai

Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 09:45

Auskalhop.

Bertako sei eszena proposamen estreinatuko dira gizarte etxeetan, urriaren 22tik abenduaren 17ra bitartean.

Auzo Eszena programako urritik abendura bitarteko denboraldirako sarreren salmena abian da. Auzo Eszenak Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalei beren proposamenak gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan jendaurrean erakusteko aukera ematen die.

"Taldeek sormena, artea eta konpromisoa eskaintzen dute; guk, berriz, espazioak, ekipamenduak, zabalpena, sarrera-salmenta eta teknikarien gastuak. Horretaz gain, leihatilan bildutako dirua ere ematen diegu", azaldu du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok .

Sei taldek hartuko dute parte urritik abendura bitarteko programazioan: Trokomotxo, TAdir Teatro, Abstractoesfera, Asier Kidam, Los del Sótano eta Auskalhop; lauk gaztelaniaz, eta bik euskaraz.

Emanaldi guztiak urriaren 22tik abenduaren 17ra bitarteko igandeetan izango dira– urriaren 29an, azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean izan ezik–, 19:00etan, Araneko, Salburuko, Arriagako eta Aldabeko gizarte-etxeetan. Sarrerak gizarte etxe eta kirol-instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik) egongo dira salgai, eta 5 euro balio dute.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago