Asteazkenean atxilotu zituzten bi gizonak. Lakua-Arriaga auzoko taberna baten atarian atxilotu zuten bat, bikotekideari erasotzeagatik. Emakumeak salatu zuen etengabeko jazarpena jasotzen ari zela, mezuen eta telefono deien bitartez. Gizona atxilotu zuten unean bihurkin bat aurkitu zioten.
Bigarren atxiloketa Koroatze auzoko etxe batean gertatu zen. Emakumeak salatu zuen gizonak jipoitu zuela, iletik eta belarritik tira eginez; gaineratu zuen etengabe iraintzen zuela.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.