Urriaren 3an, Katalunian egin zuten greba deialdiari sostengua adierazteko, jendetza atera da Gasteizko kaleetara. Unibertsitatean, zenbait enpresatan eta plazetan protesta egin dute herritarrek.
Goizean, ikasleak Arabako Campusean mobilizatu dira, IAk eta Ernaik deituta. Erdigunean ere izan dira protestak, gehiengo sindikalak deitu duen elkarretaratzean.
Arratsaldean, manifestazio jendetsua atera da Andre Maria Zuriaren plazatik, eta gauean, urriaren 1ean bezala, lapiko hotsak entzun ziren hiriko auzo ezberdinetan. Izan ere, auzoz-auzoko kazeroladak zeuden deituta, Txagorritxun, Alde Zaharrean, Zaramagan, Judimendin, Errotan edo Olarizun, besteak beste.
Dozenaka lagun batu dira alde zaharreko kazeroladan. #KataluniarekinBat pic.twitter.com/kDU40m6chg
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 3 de octubre de 2017
Gasteizko alde zaharrean kalejira hasi da kazolekin #Kataluniarekinbat pic.twitter.com/8kafA1BkqE
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 3 de octubre de 2017
Gasteizko erdigunetik kanpo ere bai: Salburua https://t.co/WHPovHwBMJ pic.twitter.com/9pXfA3POuM
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 3 de octubre de 2017
Aranbizkarran ere entzun da https://t.co/WHPovHwBMJ pic.twitter.com/LcWPwc7glr
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 3 de octubre de 2017
Eta Zaramaga auzoan erehttps://t.co/WHPovHwBMJ pic.twitter.com/wFMni1DecH
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 3 de octubre de 2017