Azoka Plazan dauden zortzi gastrotabernen irekieratik bi urte pasa ostean, lehen erabilerako lizentziarik ez dutela salatu du EH Bildu Gasteizek.
Felix Gonzalez zinegotziak adierazi duenez, "Azoka Plazako lokalak, gainontzeko saltokiak bezala, araura egokitu behar dira". Horren harira, Gonzalezek ostalaritza eremua berriztatzeko proiektu bat dagoela adierazi du: "dauden zortzi gastrotaberna horietatik, hiru kendu eta jatetxe bat irekitzeko proposamena dago". Lizentzia horren faltan direnez, udalak ez du aurkeztutako proiektua onartu. Horregatik, Urtaranen kabineteari egoera zuzentzea eskatu dio; izan ere, "merkataritza gunearen kalterako da, negozio berriak irekitzea eragozten baitu".