Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 24 urteko gizona atxilotu du asteburuan genero indarkeria delituak egitea egotzita. Erasoa Gasteizko Pilar auzoan bikoteak duen etxean gertatu zen. Lekuko batek 092 zenbakira deitu zuen, erasoa gertatzen ari zela salatzeko. Bertaratu ziren udaltzainek gizonak bikotekidea jo zuela konprobatu zuen, emakumearen zauriak ikusita eta biekin hitz egin ostean. Hala, poliziek gizona atxilo eraman zuten, eta epailearen aurrean eramango dute.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.