Elikadura eredu ezberdinak aztergai, Salburuko aste agroekologikoan

Erredakzioa 2017ko urriaren 2a

Irudia: Hala Bedi

Bionekazaritzak antolatuta, urriaren 3tik 7ra, hitzaldiak eta lantegiak izango dira. Larunbatean, berriz, Bionekaraba azoka antolatu dute Foru plazan.

Bihar hasita, eta asteburura bitartean, Aste Agroekologikoa antolatu du Bionekazaritzak Salburua auzoan. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta lantegiak antolatu dituzte, besteak beste, egun mundu mailan zein gure herrian elikaduraren egoera zein den ezagutzeko eta norbanakoek beren auzoetan martxan jarri ahal dituzten alternatiba ezberdinak aztertzeko. 
 
Hala, asteartean, Nola berreskuratu dezakegu garaiko eta osasuntsua den elikaduraren eskubidea maila globaletik, bertakora? hitzaldia emango du Unai Aranguren EHNE Bizkaia-Via Campesina-ko kideak. Ostegunean, aldiz, Zer aukera dauzkagu Salburuko auzoan gaur egun daukagun elikadura eredua aldatzeko? mahai-ingurua izango da. Era berean, etxean pasta egiteko edo ore-amiarekin ogia egiteko tailerrak antolatu dituzte.
 
 
Asteari amaiera emateko, Bionekaraba azoka ekologikoa antolatu dute larunbaterako, Foru plazan. Bertan, produktu ekologikoak erosteko aukera izango dute arabarrek.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago