Kataluniako herriari sostengua adierazteko, eta urriaren 1eko erreferendumaren aitzakian, Guardia Zibilak eta Poliziaren jokabidea eta erasoak salatzeko, elkarretaratzeak eta kazerolada egin dituzte bart, Gasteizen.
Lehendabizi, eguerdian, 13:00etan, Gure Esku Dagok deitutako elkarretaratzean.
Arratsaldean, sare sozialen bitartez zabaldu zen deialdia, 'Espainiar bortizkeriaren, errepresioaren eta inposizioaren aurka. Kataluniaren alde. Demokraziaren defentsan. Entzun gaitzatela Madrilen eta mundu osoan', lelopean.
Hala, 20:00etan Andre Maria Zuriaren plazan elkartu zen jendea, eta, 22:00etan, aldiz, gasteiztarrek etxetik zein kaletik agertu zieten elkartasuna Kataluniako herritarrei, lapiko hotsen bitartez.
#Kazerolada Gasteizen Kataluniaren, demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde eta Espainaren errepresioaren aurka @halabedi @ArabakoALEA #katU1 pic.twitter.com/4gThT1B0D5
— Irati Marañon (@IritaMaranova) 1 de octubre de 2017