Bertsolari Txapelketa Nagusia abiatu berritan Andoni Egaña bertsolari handia izango dugu SolasAlean saioan, urriaren 17an, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Aleak antolaturik. Ohi bezala, elkarrizketatuak aurkezleen zein publikoaren galderei erantzungo die, 19:00etatik, aurrera, Ortuño aretoan, izango den elkarrizketa irekian. Bertan esandakoak, gainera, ALEAn argitaratuko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.
Bota zure galdera
SolasAlean-ek gonbidatuari galdera egiteko aukera eskaintzen dio publikoari; bertan, edo aurretik, Twitter bidez, #SolasAleanEgaña traola erabiliz.
SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien-elkarrrizketa gidarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe Porrotx , Maialen Lujanbio, Gemma Zabaleta, Iñaki Perurena, Zuriñe Hidalgo, Jone Goirizelaia, Alberto Zerain, Sabin Salaberri, Jokin Bildarratz etaToti Martinez de Lezea izan ditugu gurean SolasAlean.