Araski taldea prest da emakumezkoen lehen mailako ligan aritzeko

Erredakzioa 2017ko ira. 29a, 10:26

Aurkezpena egin zuten Artium museoan.

Lacturale ART Araskik taldea aurkeztu zuen atzo, eta igandean, ligako lehen partida jokatuko du, Madrilen.

2017/18 denboraldiko Lacturale ART Araski taldea aurkeztu zuten atzo. Taldeak emakumezkoen saskibaloiko lehen mailan jokatuko du bigarren urtez jarraian, Madelen Urieta entrenatzailearen gidaritzapean. Ligari hasiera eman baino lehen, Euskal Kopa irabazi berri du taldeak, istorian lehen aldiz. Igandean, emakumezkoen ligako lehen partida jokatuko du, Madrilen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago