Zabalgana auzoak gizarte etxe berria estreinatu du. Goizean, inaugurazio instituzionala izan da, eta gaurtik aurrera, eta lau egunez, instalazio berriak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Guztira, auzoko 25.000 bizilagunak zein oro har gasteiztar guztiak artatzeko xedez jaio da gizarte etxe berria. Gorka Urtaran alkateak nabarmendu. Astelehenetik aurrera ekingo zaio bertan jardun arruntari, era guztietako jarduera eta lantegien programazarekin.
Instalazioak
Gizarte etxe berria Javier Maya eta Estela Arreche arkitektoen obra da, eta 15.650 metro koadroko lursailean eraiki da. Besteak beste, honako instalazioak ditu: bi igerileku, kiroldegia, hiru gimnasia-areto, kardio-gela, 290 lagun hartu ahal izango dituen ekitaldi-aretoa, bi hitzaldi-gela, lantegiak, ludoteka, ikasteko gela, haurrentzako liburutegia eta helduentzakoa, udal liburutegi guztien biltegi zentrala, Kzgunea, ludokluba, oinarrizko gizarte-zerbitzua, ekitaldi-aretoa eta herritarrei laguntzeko bulegoa.
Gizarte etxea ezagutzeko jarduerak
Gaur hasi eta igandera arte, ateak irekitzeko egunak izango dira, eta ekipamendu berria ezagutzeko aukera emango duten hainbat jarduera egingo dira. Era berean, bisita gidatuak izango dira, gizarte etxeak dituen zerbitzuen berri eman diezaietela nahi dutenentzat.
Irudiak: Gasteizko Udala