Hiru emakumek jasandako eraso matxista salatu dute

Erredakzioa 2017ko ira. 28a, 13:55

Gasteizko unibertsitateko talde feministak salatu ditu erasoak, eta hirurak aurreko ostegunean eta biktimen "etxeetan" gertatu zirela gaineratu du.

Gasteizko unibertsitateko talde feministak ohar baten bidez salatu duenez, aurreko ostegunean hiru emakume larriki erasotu zituzten, hirurak beraien etxeetan zeudela. Eraso matxista hauek eremu intimoan izatea nabarmendu du talde feministak: "erasoa eremu intimoenean gertatu zen, beraien etxeetan, eta beraz, teorian seguruen gauden lekuan ere, hala ez gaudela erakusten du".

Unibertsitatearen eremuan gertatutako erasoa izanik, EHUren babes falta kritikatu du talde feministak. "Ustezko protokolo bat baldin badauka, ikasleok ez dugu horren berririk, eta gainera, ez dugu gure burua ikusten beraien eskuetan jarririk inolako soluzio eta babesik jasoko genuenik". 

Erasoa salatzeko elkarretaratzea

Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko, 19:00etan Kutxin. 

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago